Irailaren 28an abiatu da erremonteko promozio txapelketa, Volvo saria. Txapelketa honetako bi partida jokatu ziren Galarretan. Ezkurra II doneztebarrak eta Andoni Saldias oiztarrak 30-35 irabazi zieten Segurola eta Aritz Zubiri goizuetarrari eta Etxabe II eta Labakak ere irabazi egin zieten Matxin VI eta Larrañagari. Bi partidetan pronostikoa bete zela erraten ahal da, baina Ezkurra II eta Saldiasek lana gogotik egin behar izan zuten Segurola eta Zubiri menperatzeko. Hauek partidaren zati handi batean aitzinetik izan ziren (27-25 irabazten ere) eta 30era ailegatu zirenez, puntu bat bederen eskuratu zuten. Atzelariak aurrelariak baino hobeki ibili ziren.
Irailaren 28ko emaitzak Galarretan
1. Segurola-Zubiri, 30; Ezkurra II-Saldias, 35 (Promozio txapelketa)
2. Etxeberria IV-Ion, 35; Uterga-Barrenetxea IV, 40
3. Otaegi-Etxeberria III, 27; Matxin III-Olazar 40
4. Etxabe II- Labaka, 35; Matxin VI-Larrañaga, 27 (Promozio txapelketa)