du. Izan ere, 17 emakumek baiezkoa eman diote Donezteben Korrikalari Talde bat osatzeari. Urriaren 3an egin zuten bilera elkartearen egoitzan eta Manttaleko Iñaki Pikabea eta Idoia Maritxalarren azalpenak aditu zituzten.
Taldea osatzeko guttienez 10 emakume behar zirenez, helburua bete dela erraten ahal da, baina oraindik emakume gehiagok izen emateko aukera ere zabalik utzi dute. Manttaleko Iñaki Pikabeak aipatu zuenez, «inoiz laister egin ez duen jendea, urtebete entrenatuta ordubeteko laisterketak nola egiten dituen ikustea harrigarria da eta hagitz aberasgarria guretzat». Entrenamenduak herrian egiten diren laisterketekin, San Silvestrearekin eta ekaineko herri krosarekin lotu nahi dituzte.
Berako Manttale Taldeko monitoreak etorriko dira entrenamenduetara eta lehendabiziko saioa datorren ortzegunean, urriaren 10ean izanen da, 20:00etan kiroldegian. Hain zuzen, ordu erdi gibeleratu dute entrenamenduaren ordua, kontziliazioa errazteko.
Erran beharrik ez dago taldea irekia dagoela eta interesa duen edozein ager daitekeela errandako hitzordura.