Behobia eta Bertiz lotu ditu irailaren 29an egin den BTT martxak. Bertizko Turismo Partzuergoak antolatu du zazpigarrenez, eta aitzineko urteetan bezalaxe hiru ibilbide jarri dituzte aukeran, helduendako bata (Behobia eta Bertiz arteko 42 kilometroak) eta haurrendako eta familiendako bertze biak, (Behobia-Endarlatsa, 7 kilometrokoa eta Sunbilla-Bertiz, 15 kilometrokoa). Denera 300 bat txirrindulazale atera dira. Ikusi argazkiak
Europako Lankidetza Eguna
Aurten, Lurraldeen arteko lankidetzaren eguna ospatzeko, Pirinioetako Lan Elkarteak, POCTEFA programaren kudeaketa agintari gisa, bat egin du Circuldouce egitasmoko bazkideek antolaturiko ekitaldiarekin. Programa honen bitartez, Lapurdiko Getaria eta Bertiz arteko 60 kilometroko bidea egokitzen ari dira.
Helduei eta haurrei zuzendutako animazioak, haurrentzako tailerrak eta lurraldeko produktuen dastatzeak izan dituzte Endarlatsan, ibilbiderik laburrenako helmugan.