Arraiozek eta Doneztebe Bk jokatuko dute gazteen laxoa txapelketako finala irailaren 29an

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 27a

Igande goizeko 11:30ean hasiko da Doneztebeko Bear-Zanan

Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketako finala jokatuko dute irailaren 29an Arraiozek eta Doneztebe Bk. Igande goizeko 11:30ean hasiko da partida Doneztebeko Bear-Zana plazan eta ondotik, sari banaketa eta pilotari eta pilotazaleentzat luntxa izanen da.

Arraiozko taldean Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide ariko dira eta Doneztebe B taldean Gorka Iribarren, Iñaki Maylin, Aitor Arozena eta Eloy Garzia.

Arraioztarrak izan ziren onenak ligaxkan eta partida bakarra galdu zuten. Hain zuzen, Doneztebe Bkoen kontra Bear-Zanan. Beraz, final irekia espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun