Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren laguntzaz ikasleendako Hondakinei buruzko tailerrak eskainiko dituzte ikasturte hasiera honetan, hiri hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzeko xedez.
Ekimen hau Nafarroako Gobernuak Beira eta Hondakin Elektriko eta Elektronikoen Kudeaketa Bateratuaren Sistemen entitate kudeatzaileekin hitzartutako arloan kokatzen da, Nafarroako 2010-2020ko Hondakinen Kudeaketa Bateratuaren Planaren helburuei loturik. Helburu horietan, hondakinen eremuan sentsibilizatu asmoz formakuntza, informazio eta ingurumen hezkuntzako aktibitate ezberdinak egiten dira. Hirusta hezkuntza zerbitzuetako angile adituek zuzentzen dituzten eta ikastetxeendako doakoak diren tailer hauek, oraingo honetan Lehen Hezkuntzako ikasleei eskainiko zaizkie.
Tailer hauen bidez, ikasleak prebentzio eta birziklapenean oinarrituriko hondakinen kudeaketa egoki baten garrantziaz informatu eta sentsibilizatu nahi dira, ingurumenaren zainketa eta hiri hondakinen gaikako bilketaren kalitatea nahiz kantitatea hobetzen lagun dezaten. Denera, eskeintza onartu duten eskualdeko ikastetxetan 31 tailer eginen dira osotara, 11 Baztanen, 11 Bortzirietan eta 9 Malerrekan.
Boc’Rolla
Aurtengoan, tailerrak aprobetxatuz Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, prebentzio kanpaina gehigarri bat jarri nahi izan du martxan eta hala, ikastetxeetan gosaltzeko orduan sortzen diren hondakinak murrizteko intentzioarekin, ikasleei gosaria biltzeko oihalezko bilduki berezi bat (Boc´n rolla deitzen dena) banatuko zaie. Prebentziozko akzio honen bitartez lehen hezkuntzako ikasleek gosarirako erabiltzen duten aluminio papera, plastikoa edo papera gutxitu nahi da, honen ordez bilduki berrerabilgarri bat erabiliz eta honela sortutako hondakinak gutxituz.
Ecoembesen dirulaguntza bati esker lortutako 1.400 Boc´n roll banatuko dituzte Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean. Ekintza honetan familia eta irakasleen inplikazioa ezinbertzekoa denez, ikastetxeetatik etxeetara bidaltzeko eskutitz bat prestatu da bilduki berri honen erabilpenean familien inplikazioa ere eskatuz.