Denbora nahasietan nola saldu jakiteko ikastaroa antolatu du Cedernak Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 26a

Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan emanen da urriaren 1, 8 eta 15ean

"Nola saldu denbora nahasietan" izeneko ikastaroa antolatu du Cederna Garalur Elkarteak Doneztebeko Malerrekako Mankomunitatean. Ikastaro hau "Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED - 2014-1015 Aurrekontua" izeneko proiektuaren barnean kokatzen da.

Proiektuak 27.500,00 euroko aurrekontua du, eta "LGENF" Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzaturik dago, Nafarraoko Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.

Urriaren 1, 8 eta 15ean emanen da, 14:30etik 16:30era eta autonomoei eta mikroenpresei, bereziki merkataritza-sektorekoei zuzendua dago. Turismo eta zerbitzu sektorekoek ere parte har dezakete. Argibide gehiago edo izen emateko 948 625122 telefonora deitu edo Bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun