Nafarroako hegaztien laugarren jardunaldiak antolatu dituzte Baztan-Bidasoaldeko hainbat erakundek. Hasteko irailaren 27tik urriaren 13ra “Hegaztiak eta paisaia” izeneko argazki erakusketa ikusgai izanen da Iruritako jauregian, Iñaki Atxa eta Itxusi Elkarteko argazkilarien lanekin. 19:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak Iruritako Jauregiak.
Urriaren 4an, ortziral arratsaldeko 6:30ean hegaztien jardunaldien inaugurazioa eginen da Elizondon, Museo Etnografikoan. 19:00etan, “Sonidos de la naturaleza” solasaldia eskainiko du Eloisa Matheuk leku berean.
Urriaren 5ean, larunbat goizeko 10:30ean bisita eginen da Bertizko Natur Parkera, Mirame! Navarra al Natural taldeko Joaquín Araujo eta Juan Goñirekin. 19:00etan, “Arte y conservación” hitzaldia eskainiko du Juan Varelak. 21:30ean afaria izanen da Iruritako Olari jatetxean eta 23:00etan, “Aves” izeneko olerki eta musika errezitaldia Patricia Furlong eta Edorta Muruarekin Iruritako Jauregian.
Urriaren 6an, igande goizeko 10:30ean, Juan Varelak emanen duen marrazketa tailerra hasiko da Iruritako Jauregian. Izen-ematea dorreaelkartea@gmail.com helbide elektronikoaren bidez edo 652 162103 telefonora deituz gin behar da. 11:00etan, Leurtzako urtegian, “Poesía y música en la naturaleza” natura irtenaldia eginen da Patricia Furlong eta Edorta Muruarekin. Iruritako Jauregian, “Éticas y Poéticas del Paisaje” hitzaldia emanen du Joaquín Araujok 18:30ean.
Hurrengo asteburuan ere bertze zenbait ekitaldi prestatu dituzte.
Urriaren 12an, larunbat goizeko 8:00etan hegazti askeen argazki-tailerra eginen da Iruritako Jauregian. 10:30ean, Elizondoko Merkatuko Plazatik abiatuta Mikel Mugirorekin irtenaldi ornitologikoa eginen da Elizondon barna, euskaraz. Ordu eta leku berean, kabi-kutxen tailerra ere eginen da. 17:00etan, berriz, tailerrean egindako kabi-kutxak paratuko dituzte Oronozko suhiltzaileek.
Urriaren 13an, igandean, natura-irtenaldia eginen da Erdizagara. 10:30ean abiatuko dira partehartzaileak kotxez Iruritako plazatik eta hegaztiei buruzko azalpenak Seo-Birdlife elkarteko kideen eskutik eta tximeleta eta burruntziei buruzkoak Ademar elkarteko kideen eskutik jasoko dituzte.