Urrizak bigarren urtez segidan irabazi du buruz burukoa

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Julen San Miguel pilota eramaten, Urriza adi duela, irailaren 7ko finalean. Maialen ANDRES

30-26 irabazi zion Julen San Miguel-i

Javier Urrizak biga­rren urtez segidan irabazi du buruz buruko erremonte txapelketa nagusia. Irailaren 7ko final gogorrean, 30-24 irabazi zion Julen San Miguel doneztebarrari. Bi finalistek xingola bel­tza eraman zuten, Aritz Juanenearen aitaren herio­tzagatik dolumina erakutsiz. Galarretako harmailak jendez gainezka ageri ziren. Partida gogorra jokatu zuten bi erremontelariek. San Miguel 2-7 aitzinetik paratu zen, baina berdinketa batzuen ondotik, 19-12 aitzin­du zen Iruñekoa eta aldetxo horri eusten joan zen, lana gogotik eginez.
 
Urrizak onartu zuen aunitz sufritu zuela, «ez naiz ongi hasi eta abantaila hartu dudanean ere ez dut gozatu. Erritmoa hartzea kosta egin zait eta ez naiz eroso ibili kantxan. Defentsak salbatu nau, erasoan ez baitut asmatu». Txapela familiakoei eskain­tzeaz gain, oroitzapen berezia izan zuen Juanenearentzat, «gaizki pasatzen ariko delako».
 
San Miguelek berriz, sakearekin ez zuela asmatu aipatu zuen, «baina piloteoan ongi jokatu dudala uste dut eta gustura ibili naiz. Urrizak aunitz jotzen dio pilotari eta ongi defenda­tzen du eta berari irabaztea arras zaila da. Finala galdu arren, txapelketa ona jokatu dut eta gustura ibili naiz».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun