Irailaren azken asteburuan, ohiturari jarraikiz Ibarrungo bestak ospatuko dira. Aurten ere animazio anitz iraganen da ortziral gaueko xerri ttiki jatearen ondotik. Gau hori Xirriska taldeak alegeratuko du. Igandean ahatik Xiberotarrak, Hiru Soinu, Senpereko laukotea Orratzetik Hari lehen diska berriki plazaratu duena, eta Saltoka taldeek alaituko dute Ibarrungo plaza musika, kantu eta dantzekin. Astelehenean, Kuxkuxtu txaranga eta Zaldibiako trikitilariak ibiliko dira karriketan barna. Aurten lehen aldikoz FlashMob dantza emanaldia eskainiko dute eta errepikak egitekoak dituzte irailaren 17, 19, 23 eta 24ean, 19:00etan. Besta on deneri!