1.334 lagunek lan bila segitzen dute eskualdean

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Azkeneko urte erdiko beheitirako joerarekin bukatzeko, zertxo­bait goiti egin du langa­betu kopuruak eskualdean abuztuan. Hilabete hondarrean 1.334 lan­ga­betu zeuden Donez­tebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, uztailean baino 3 gehiago. Beraz, %0,23 igo da langabetu kopurua. Nafarroa osoko datuei erre­paratuz,%0,5 jautsi da langabezia. Langabezia-pres­taziorik kobra­tzen ez dutenen kopurua goiti doa (%45,65).  494 kontratu gauzatu ziren abuztuan Doneztebeko bulegoan, 29 bakarrik mugagabeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun