Behi azienda pirenaikoaren nazio mailako lehiaketa-enkantearen 26. edizioa eginen da irailaren 21 eta 22an Elizondon.
Larunbat goizeko 9:00ak baino lehen sartuko dira aziendak eta ordu horretatik aitzinera hasiko dira txanda kalifikatzaileak. Lehenago, 08:30ean, Baztango aratxea ibilbide gastronomikoaren inaugurazioa eginen da. 16:30etik 20:00etara behi aziendaren erakustaldia eta komentatutako txanda kalifikatzaileak eginen dira. Igandeko egitarauari dagokionez, 9:00etatik 12:00etara azienda erakustaldi eta kalifikatze komentatuak eginen dira. 10:00etatik 14:00etara artisau feria eginen da. 11:30ean, Nafarroako aratxea eta Gorramendi gasna dastaketa. 12:00etan pintxo, salda eta busti lehiaketako sari banaketa. 12:30ean azienda enkantea eginen da eta 13:00etan azienda lehiaketaren sari banaketa. Ekitaldiak akitzeko, aratxe pirenaiko baten zozketa eginen da.