Maxurrenea Guardia Zibilaren esku uztea erabaki du UPNk

JM BARRIOLA 2013ko irailaren 23a

Guardia Zibilak manifestazioa galerazi zuen Barne Ministroa herrira etorri zenean. E. BELAUNTZARAN

Herritarren eta Udalaren iritziei entzugor eginda erabaki dute

Jorge Fernandez Diaz Espainiako barne ministroa Maxurrenea bisitatzera etorri zen irai­laren 9an. Bertan adierazi zuen, guardia zibilek  Maxurrenean segituko dutela beste hamar urtetan. 
 
Aurten hamar urte bete dira Nafarroko Gobernuak barne ministeritzari alokatu ziola eta beraz kontratoa bertan behera uzteko aukera zegoen. Dirudienez, Lei­tzako Udala eta Nafa­rroko Parlamentuko iri­tziaren aurka, UPNko gobernuak Maxurrenea etxean guardia zibilak jarrai­tzea du helburu, nahiz eta Leitza kultur dotazioetan oso eskas dagoen.
 
Ministroa Maxurrenean zela, herritar talde bat plazan bildu zen eta Maxurrenera aldera joaten saiatu ziren baina guardia zibilak galerazi egin zuen martxa. Ho­rren aurrean, herri guztian zehar zabaldurik kontzentratu ziren he­rritarrak ministroaren ja­rrera gaitzesteko.
 
Honen  harira, Sortuk Iruñean giza katea osatzeko deia zabaldu du. Irailaren 21ean izanen da eta estatuko delegaritza eta Galizia etorbideko guardia zibilen komandantzia lotuz giza katea egitea dute helburu. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun