Leitza, Ezkurra eta Eratsungo 40 mendizalek anaitasun besta egin zuten abuztuan, Leitza eta Saldias bitarteko mendi ateraldia antolatuz, gero elkarrekin bazkaltzeko. Egia da 40 horietatik 14 bakarrik osatu zutela ibilbide osoa oinez, gainerakoak Ezkurrako errepidetik joan ziren, azkeneko bi kilometroko malda gogorra autoan igotzeko. Ederki bazkaldu zuten eta bazkalondo luzearen ondotik, bakoitza bere herrira bueltatu zen.