Basojaun aterpe berria zabaldu dute abuztuan

Fernando ETXEBERRIA 2013ko irailaren 23a

Aterpe berriaren inaugurazioa Fernando ETXEBERRIA

Tito Gorostiagak zuzenduko du

Abuztuan ireki zituen ateak Tito Gorostiagak zuzenduko duen Ezkurrako aterpe berriak. Bi logela handi ditu, 30 bat literekin eta erabilera anitzeko aretoa. Gainera, beheko solairuan kokatua dago, frontoirako sarbidearekin eta horregatik eroso suertatzen da eskola-umeentzat nahiz jubilatuentzat. Modu honetan, errepidera ateratzea ere saihesten da.
 
Ez da ohiko aterpea, izan ere arduradunaren asmoa kultur jarduerak, ibilbideak eta inguruan dauden toki interesga­rrietara bisitak egitea baita. Horretarako, Basojaun izenarekin web­gu­nea ere sortu du (http://basojaun.com) eta bertan mendiarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat jarduera proposatzeaz gain, gaztanbera, gazta edo taloak nola egiten diren ere azaltzen du. Gaztainak, basakaranak edo onddoak biltzeko ateraldiak antolatzeko aukera ere ematen du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun