Udako atsedenaldiaren ondotik, irailaren 14an berriz ere Euskadiko Openari ekin dio Javier Sein txirrindulariak. Txapelketa honetako azken karrera zen eta hurrengo alean emanen dugu emaitzaren berri. Irailaren 29an, berriz, Caja Rural Kopako azkeneko lasterketan parte hartuko du aurten Nafarroako eta Euskadiko txapeldun izan den Seguros Bilbao taldeko txirrindulariak.