Joaldunen Eguna antolatu du aurten ere Ibintza taldeak. Irailaren 21ean, larunbatean izanen da.
Goizean zehar joaldunen eta trikitilarien ibilbidea eginen da baserriz-baserri eta herrian. 13:30ean aizkora apostua jokatuko da Oihan Larretxea eta Ander Erasunen artean. Ondotik Igor Elortza eta Aitzol Barandiaran bertsolariak ariko dira kantari. 15:00etan herri bazkaria eginen da eta horretarako txartelak Herriko Ostatuan eta Ariztegi harategian daude salgai. Ondoren, dantzaldia izanen da Frantziskoren eskutik eta animazioak luze joko du.