Bidasoko Bide Berdeko VII.BTT Martxa igandean

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Behobia eta Bertiz lotuko ditu irailaren 29an  eginen den BTT martxak.  Bertizko Turismo Partzuergoak antolatu du seigarrenez, eta aitzineko urteetan bezalaxe bi ibilbide ja­rri dituzte aukeran, helduendako bata eta haurrendako bestea. Ibilbide nagusiak 42 kilometroko luzera du eta Behobia eta Bertizko Naturgunea lo­tzen ditu. Haurrendako prestatutakoak berriz, 15 kilometroko luzera du, Behobiatik abiatu beharrean, Sunbillatik hasiko baitute ibilbidea. Izen emateak egunean berean egin beharko dira. Ibilbidearen hasierako puntuetara joateko garraioa ere jarriko dute Bertizetik, helduak Behobiara eramateko 10:15ean eta haurrak Sunbillara 11:30ean. Bi  taldeak 13:30 inguruan iritsiko dira Bertizera. Ondotik opari banaketa eta jaki tipikoen dastaketa eginen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun