Irail hondarra hurbildu ahala, besten egutegian sanmigelek hartuko dute lekukoa, baita Urrozen ere. Irailaren 27tik 30era lau egunez ekitaldi saila prestatu dute haur, gazte nahiz helduek ongi pasatzeko.
ORTZIRALA, IRAILAK 27, BEZPERA
• 17:00etatik 20:00etara puzgarriak.
• 20:00etan altxaferoak eta ezkil jotzea.
• 21:30ean zopak Herriko Ostatuan.
• 00:30ean dantzaldia DJ ENDARArekin.
LARUNBATA, IRAILAK 28
• 11:30ean Mus Txapelketaren hasiera.
• 11:30etik 13:00etara puzgarriak.
• 17:00etan Gorriti eta bere animalien saioa.
• 19:00etan pilota partidak.
• 21:00etan koadrila eta peñen afaria.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia GABEZIN taldearekin.
IGANDEA, IRAILAK 29, SAN MIGEL EGUNA
• 11:30ean Meza Nagusia.
• Ondotik luntxa Herriko Ostatuan.
• 13:00etan aizkora apustua. Kastro eta Erasun, Irazu eta Kañamaresen aurka.
• 17:30ean trikitilariak.
• 20:00etan tortilla eta postre lehiaketa.
• Arratsaldez eta gauez, dantzaldia AGERRALDE soinulariarekin.
ASTELEHENA, IRAILAK 30
• 11:00etan Mus Txapelketaren bukaera.
• 11:15ean haurrendako jokoak.
• 13:00etan herri kirolak.
• 14:30ean herri bazkaria Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Gai-jartzaileak Kopito eta Lelys.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJEL soinulariarekin.
• 22:00 aldera afaria plazan, zingarra eta ziztorrarekin.