Urtero egiten duen bezala, aurtengo irailean ere Doneztebeko IKA Euskaltegiak 2013-14 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du. Aurtengo kanpainak “erraztu egiten dizugu metodIKArekin” leloa du. Malerrekako euskaltegian maila guziak eta EGA eskaintzen dira era presentzialean eta on-line edo ordenagailuaren bidez. Matrikulazio epea irailaren 30a arte luzatuko da eta klaseak urriaren 7an hasiko dira. Aipatu behar da bertako Mankomunitateak ikastaro hauetan parte hartzen duten langabetuei diru-laguntzak ematen dizkietela.