Arrakasta handia izan du Laxoa Elkarteak lehen aldiz antolatu duen Doneztebeko Laxoa txapelketak. Denera zortzi talde aritu ziren Bear-Zanan abuztua eta iraila lotu zituen asteburuan. Azkenean, beteranoen talde historikoa nagusitu zen, Javier Mariezkurrena, Felipe Ganboa, Pello Iribarren, Txutxin Zabala, Santi San Miguel eta Jose Mari Anzizarrekin. Arrakasta ikusita, urtero errepikatzeko asmoa dute antolatzaileek.