Euskaraz bizi nahi dut lasterketa irailaren 29an

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Kontseiluak antolatutako Euskaraz bizi nahi dut lasterketa Donezteben irailaren 29an (igandean) ospatuko da, euskaraz bizitzeko sen­tsibilizazioa handitzeko helburua izanda. Lasterketa hau burutu ahal izateko udan batzorde bat osatu da hainbat eragile bertan izanda: Erreka K.E., Doneztebe eta Eskola txikietako irakasle eta guraso elkarteak, Doneztebeko udala, Euskara Zerbitzua… Lasterketa hainbat mailetan banatuko da: txikiak (0-6 urte eta 200 m.), infantilak (7-11 urte eta 500 m), jubenialak (12-17 urte eta 1.000 m.) eta helduak (18 urtetik gorakoak eta 5.000 m.) Txikiak goizeko 11etan hasiko dira eta helduek, berriz, eguerdiko 12etan eginen dute markatuko ibilbidea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun