Usategietako tradizioaren besta ospatu dute igandean Lizarietan

TTIPI-TTAPA 2013ko ira. 23a, 12:49

Pilotan "botaluzean" aritu ziren Etxalar, Sara eta Itxasoko pilotariak. Jose Mari Telletxea

Etxalar eta Sarako udalen arteko hitzarmena berrestu zuten

Usategietako tradizioaren besta irailaren 22an, igandean ospatu zen Lizarieta inguruan eta berriz ere, saratarrak eta etxalartarrak elkartzen dituen mugan bi herrietako ordezkaritza zabala bildu zen, eguraldi eguzkitsu eta goxoa lagun. Duela bi urte sinatutako hitzarmena berretsi zuten alkateek eguerdian, baina bertze hainbat ekitaldi izan ziren. Ikusi argazkiak

Goiz osoan eskulangileen lanak ikusgai eta erosgai izan ziren eta paleta egite erakustaldi partehartzailea ere egin zen. Taloak dastatzeko aukera ere eman zen eta Sarako Ondareak prestatutako “Usoak Sarean” erakusketa ere ikusgai izan zen. Berrikuntza gisara, aspaldian jokatzen zen “Botaluze” pilota partida ikusteko aukera izan zen eta horretan aritu ziren Sara, Etxalar eta Itxasoko pilotariak. Lizaietako abata berritik makila botatzeko txapelketa jokatu zen. Taldeka Sara nagusitu bazen ere, bakarka Etxalarko Xabier Galarregi “Tolare” izan zen makila urrutien bota zuena, 85 metrora. Eguerdian 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berretsi zuten Migel Mari Irigoien eta Battite Laborde, Etxalar eta Sarako alkateek. Etxalar eta Sarako sokatira taldeen arteko saioa izan zen eta Sarako “Zazpiak Bat” taldeko dantzariek bere saioa eskaini zuten eta gero, 300 bat lagun bildu zituen zikiro-jatea izan zen Lizaietako zelaian, Sarako “Saranga” gaitariekin eta kantu tradizionalekin animatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun