Beti Gazteko futbol talde nagusia liderra da Gipuzkoako Ohorezko mailan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Ligako lehen bi partidak irabazi dituen talde bakarra da

Eskualdeko futbol taldeen artean, Lesakako Beti Gaztek eman du berririk onena. Izan ere, sekula lortu ez zuena lortu du bi lehenbiziko jardunaldietan: Gipuzkoako Ohorezko mailako liderra izatea. Lehen jardunaldian etxetik kanpo irabazi eta 5 gol lortu zituelako zen lehenbizikoa, bertze hainbat talderekin berdindua. Oraingoan gol bakarrarekin irabazi du, baina lehen bi partidak irabaztea lortu duen talde bakarra izanik, sailkapen buruan dago bakar-bakarrik. Berako Gure Txokoak ere ongi ekin dio denboraldiari.

Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ander Maia) – Hondarribia 0. Liderrak dira lesakarrak, bakarrik sailkapen buruan.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 4 (Aritz Arbelaitz, Aitzol Irizar, Alain Morcillo eta Aitor Cerezo) – Irun 1902, 1

Nafarroako Preferente mailan

Baztan 1 (Urrutia) – Ilunberri 2

Aurrera 3 (Iñaki eta Josebak 2) – Infanzones 3

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Universidad de Navarra 2 - Doneztebe 1 (Jon Sein)

JD San Jorge 4 - Baztan B 0

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan

Ostadar 1 – Beti Gazte 1 (Ibon Txoperena)

Gipuzkoko jubenilen lehen mailan

Landetxa B 0 – Gure Txokoa 11 (Mikel Morenok 6, Jokin Pinachok 2, Mattin irigoienek 2 eta Jokin Huizi)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe 2 (Fermin Estanga eta Diego Armando) – Aurrera 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki 0 – Beti Gazte 7 (Urki Txoperenak 2, Pello Telletxeak 2, Mariezkurrena, Joseba Agirre eta Beñat Konde)

Behobia 8 – Gure Txokoa 0

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 3 – Doneztebe 2 (Eloy Garcia eta Xabier Mariezkurrena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun