Euskal Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da Donibane Garazin

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 20a

Ameriketan ibili dira artzainak irail hasieran. Argazkia San Franciscon ateria da.

Euskal Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da irailaren 21ean Donibane Garazin eta ziur garai bateko kontuekin batera, berriki egin duten bidaia bateko kontuak ekarriko dituztela gogora.
 
Irail hasieran Ameriketan barna ibiliak baitira 81 euskal artzain eta bere senideak, joan den mendean egindako bidaiaren arrastoan. Bertan ongi etorri goxoa izan zuten eta harat eta honat ere ibili ziren: Chinoko piknikean parte hartu zuten, Bakersfielden izan ziren eta Fresnon Antonio Camposen rantxoan barbakoa izan zuten. Campos-i esker, Renoko Unibertsitateak gure artzainen emigrazioari buruzko tesi bat egiteko aukera eman dio lau urtez Nafarroako historia lizen­tziatu bati. Azkenik, San Francisco aldera jo zuten 81 bidaiariek, bertako Euskal Etxean artzainekin elkartu ez ezik, turismoa egiteko aukera izan zuten. San Franciscoko Euskal Etxean 200 bat lagun bildu ziren eta bidaiaren bukaera bezala, artzain guziek elkarrekin argazkia atera zuten, Bakersfielden oparitutako kamiseta eta bidaian eraman duten zapiarekin. Painulu honetan, honako lelo hau irakur daiteke: “Euskal artzainak in California, berriro hemen, Hello!”. Artzainek adierazi dutenez, bidai zoragarria bizitu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun