5.250 ikaslek ekin diote ikasturteari Baztan, Bortziriak, Bertizarana, Malerreka, Leitzaldea, Urdazubi-Zugarramurdi, Sara eta Senperen, joan den urtean baino 133 gehiagok eta duela bi urte baino 327 gehiago. Joan den urteko datuekin alderatuz, ia maila guztietan egin du gora ikasle kopuruak, Bigarren Hezkuntzan izan ezik, 2012/2013 ikasturtean baino 23 ikasle guttiago baitira aurten. Hizkuntza ereduetan, D ereduak segitzen du ikasleen aukera nagusia izaten, nabarmen.