Eskualdeko kirol taldeen artean futbolekoak izan dira 2013-2014 denboraldiari ekiten lehenak. Joan den astean hasi ziren heldu gehienak, baina asteburu honetan lehen aldiz beraien zaleen aitzinean ariko dira Lesakako Beti Gazte, Baztan, Leitzako Aurrera eta Berako Gure Txokoako talde nagusiak. Baina jardunaldia, ortziral arratsaldean jokatuko diren bi derbirekin hasiko da. Nafarroako jubenilen bigarren mailako estreineko jardunaldian Doneztebe eta Aurrera izanen dira aurrez aurre eta kadeteen lehen mailan, kategoria estreinatzen duten Baztan eta Donezteberen arteko lehia izanen da.
Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte – Hondarribia, larunbatean 17:00etan Mastegin.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Gure Txokoa – Irun 1902, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – Ilunberri, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Aurrera – Infanzones, igandean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Universidad de Navarra - Doneztebe, ortzegunean 20:30ean jokatu zen.
JD San Jorge - Baztan B, larunbatean 16:30ean Iruñeko San Jorgen.
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Ostadar – Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.
Gipuzkoko jubenilen lehen mailan
Landetxa B – Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Irungo Ugalde zelaian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Doneztebe – Aurrera, ortziralean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian, doneztebar eta leitzarren arteko derbia.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Dunboa Eguzki – Beti Gazte, igandean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.
Behobia – Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Irungo Artian.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Baztan – Doneztebe, ortziralean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin, baztandar eta doneztebarren arteko derbia.