Osasunbideari arduraz jokatu eta hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio UEMAk

ttipi-ttapa 2013ko irailaren 19a

Egungo sistemarekin zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera ez dela bermatzen salatu dute

Osasunbideak osasun zerbitzuetako lanpostuei ezarritako hizkuntza perfilek herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzea ez dutela bermatzen salatu du bertze behin ere UEMAK. Duela bederatzi hilabete egin zuten bi alderdiek bilera. Bertan, eskaera zehatzak helarazi zizkion Osasunbideari eta arduradunek gaia landu eta beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuten. UEMAK ordea aurrerapausorik ikusi ez eta bilerarako deirik ere ez du jaso. 

Osasunbideak osasun zerbitzuetako lanpostuei ezarritako hizkuntza perfilek herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzea ez duela bermatzen salatu du bertze behin ere UEMAK. Duela bederatzi hilabete egin zuten bi alderdiek bilera. Bertan, eskaera zehatzak helarazi zizkion Osasunbideari eta arduradunek gaia landu eta beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuten. Eskarien artean: Arretarako Zentroetako lanpostuei euskarazko perfila jartzea, Osasun Zentroetan euskarazko perfila ez duten lanpostuei euskarazko perfila jartzen hastea. Pediatrei, medikuei eta jendaurrean lan egiten dutenei lehentasuna ematea, euskarazko plazen ordezkoetan euskaldunak egonen direla bermatzea eta gainerako arloetan urratsak ematen hastea. Gainera, UEMA eta Osasunbidearen artean hartu-eman eta elkarlan iraunkorra izatea eskatu zitzaien, euskalduntze prozesua garatu ahal izateko. Eta horrela, Osasunbideako arduradunek gaia lantzeko eta 2013ko urtarrilean beste bilera bat deitzeko konpromisoa hartu zuten. Igaro diren bederatzi hilabeteetan UEMAk ez du bilerarako deialdirik jaso, eta beraz, ez da bilerarik egin, ez eta osasun zerbitzuan euskararen erabilera sustatzeko neurririk hartu ere. Horregatik, Osasunbideari arduraz jokatu, hartutako konpromisoa betetzeko deia egin die, horretarako bilera berri baterako hitzordua eskatuz. Izan ere, euskarari buruzko Foru Lege batek zehazten duenez udalerri euskaldunetan “herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta berek hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun