Joaldunen Eguna ospatuko dute larunbatean Iturenen

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 19a

Berriz ere joaldunak izanen dira protagonista larunbatean Iturenen. Artxiboko argazkia

Bazkal aurretik Oihan Larretxea eta Ander Erasunen arteko aizkora lehia ikusteko eta Igor Elortza eta Aitzol Barandiaranen bertsoak aditzeko aukera izanen da

Joaldunen Eguna antolatu du aurten ere Ibintza taldeak. Irailaren 21ean, larunbatean izanen da eta joaldunen eta trikitilarien harat-honatez gain, aizkora saioa, bertsolariak, herri bazkaria eta dantzaldia izanen dira.

Goizean, joaldunen eta trikitilarien ibilbidea eginen da baserriz-baserri eta herrian. 13:30ean aizkora apostua jokatuko da Oihan Larretxea eta Ander Erasunen artean. Ondotik Igor Elortza eta Aitzol Barandiaran bertsolariak ariko dira kantari. 15:00etan herri bazkaria eginen da eta horretarako txartelak Herriko Ostatuan eta Ariztegi harategian daude salgai. Ondoren, dantzaldia izanen da Frantziskoren eskutik eta animazioak luze joko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun