Beti Gaztek eta Aurrerak bakarrik lortu dute garaipena denboraldiko lehen partidan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 16a

Beti Gaztek garaipen handia lortu zuen Hernanin, atsedenaldira 3-0 galtzen joan ondotik. Juanjo Guerrero

Doneztebek eta Baztango bi taldeek galdu egin zuten

Denboraldi berriari ekin diote asteburu honetan eskualdeko futbol talde nagusienetako batzuk. Lesakako Beti Gaztek eta Aurrerak bakarrik lortu dute garaipena, biek etxetik kanpo. Lesakarrek, atsedenaldira 3-0 galtzen joan ondotik, gainera. Nafarroako Preferente mailan galdu egin du Baztanek eta gauza bera Erregionaleko lehen mailan Doneztebek eta aurten lehen aldiz ariko den Baztango bigarren taldeak.

Denboraldi berriari ekin diote asteburu honetan eskualdeko futbol talde nagusienetako batzuk. Lesakako Beti Gaztek eta Aurrerak bakarrik lortu dute garaipena, biek etxetik kanpo. Lesakarrek, atsedenaldira 3-0 galtzen joan ondotik, gainera. Nafarroako Preferente mailan galdu egin du Baztanek eta gauza bera Erregionaleko lehen mailan Doneztebek eta aurten lehen aldiz ariko den Baztango bigarren taldeak. Hauek izanen dira asteburuko emaitzak:

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Hernani 4 – Beti Gazte 5 (Ander Maiak 2, Beñat Saralegi eta Ander Ordokik 2)

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Gares 2 – Baztan 0

Beti Casedano 1 – Aurrera 2 (Alvarez eta Eneko)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 0 – JD San Jorge 2

Baztan B 0 – CD Amaya 5

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Doneztebe 0 – Rotxapea CD 3

UDC Txantrea 4– Baztan 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun