2013ko lehen partida jokatu eta irabazi du Xanti Utergak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 16a

Xanti Uterga, 2012ko erremontelari erregularrenaren saria jaso zuenean. Ordurako min hartua zegoen eta bederatzi hilabete beranduago itzuli da kantxara. Maialen Andres

2012ko azaroan lan istripua izan zuenetik ez zen aritu aurrelari doneztebarra

Joan den urteko azaroan lan istripu larria izan zuen Xanti Uterga erremontelari doneztebarrak. Halere, 2012ko erremontelaririk erregularrena izendatu zuten. Hamar hilabete beranduago, irailaren 14an bueltatu da kantxetara eta garaipen garbia lortu du, Julen San Miguelekin batera 26-40 irabazi baitie Koteto Ezkurra eta Barrenetxea IV.ari.

Xanti Utergak ongi jokatu zuen eta erritmoarekin ikusi zitzaion. Ez zirudien hainbertze denbora zeramanik kantxetatik kanpo. San Miguelek ere lana erraztu zion, atzelaria izan baitzen lauetatik onena. Sakearekin min handia egin zuen, 12 tanto lortu baitzituen zuzenean. Hasiera berdinduaren ondotik, 3-20 partzialak erabaki zuen partida.

Utergak onartu duenez, «ez nuen uste partida nagusi batean hasiko nintzenik, baina hori seinale ona da, polita da Ezkurraren kontra hastea». Aurrelari doneztebarrak ez du inoiz pentsatu erremontea utzi beharko zuenik: «Beti pentsatu dut bueltatuko nintzela, gainera lesioa ezker besoan izan nuen eta horregatik baikorragoa nintzen».

Irailaren 14ko emaitzak Galarretan

1. Otaegi-Olazar, 35; Matxin VI-Larrañaga, 32.

2. Ezkurra-Barrenetxea IV, 26; Uterga-San Miguel, 40.

3. Juaristi-Agirrezabala, 39; Etxabe II-Etxeberria III, 40.

4. Juanenea-Aizpuru III, 25; Ezkurra II-Zubiri, 30.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun