Ekitaldiz gainezka datoz aurten ere asteburu honetan Doneztebeko besta ttikiak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 19a

Merkatariek berriz ere bere produktuak karrikara aterako dituzte ortziralean, egun osoan. Artxiboko argazkia

Doneztebarrak elkarteak ere bere produktuak karrikara aterako ditu ortziraleko Udazkeneko Merkatu Egunean

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere besta ttikiak antolatu ditu Gazte Burrunbak Donezteben. Doneztebarrak elkarteko bazkideek ere karrikara aterako dituzte produktuak ortziralean, Udazkeneko Merkatua ospatuko baitu.

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere besta ttikiak antolatu ditu Gazte Burrunbak Donezteben. Doneztebarrak elkarteko bazkideek ere karrikara aterako dituzte produktuak ortziralean, Udazkeneko Merkatua ospatuko baitu.

Merkatarien feria, Turismo Bulego ondoko aparkalekuan izanen da eta euria eginen balu, eliz atarian. Merkatuan parte hartuko duten komertzioek beraien produktuak eskeiniko dituzte egun guztian zehar, 10:00etatik 19:00etara. Arratsaldean, 17:00tik 19:00etara argazki lehiaketa bat burutuko da eta irabazlearentzat sari sorpresa bat izanen da. Ondotik, Gazte Burrunbak antolatuta Doneztebeko Besta Ttikiak hasiko dira.

 

Besta ttikiak Gazte Burrunbaren eskutik

Gazte Burrunbak antolatutako besta ttikiak 19:00etan txosnan eskainiko den luntxarekin hasiko dira. 20:00etan txupinazoa botako da eta ondoren gaua animatzeko Agerralde ariko da.

Larunbatean hainbat ekitaldi antolatu dituzte gazteek. 11:30ean Mus txapelketa jokatuko da elizako aterpean. 14:00etan Gazte bazkaria Santamarian. 17:00etan koadrila arteko sokatira saioa jokatuko da Santaluzia plazan. 19:00etan trikipoteoa eginen da herrian barna eta 22:00etatik aitzin gaupasa Zopilotes Txirriaus eta DJ Luismirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun