Eskualdeko futbol talde nagusiek denboraldi berriari ekinen diote asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 13a

Baztanek bigarren taldea zelairatuko du lehen aldiz, baina Beti Gaztek ez

Denboraldi berriari ekinen diote asteburu honetan eskualdeko futbol talde nagusienetako batzuk. Aipatzekoa da Baztanek, Preferente mailakoarekin batera Erregionaleko lehen mailan lehiatuko den bigarren taldea zelairatuko duela. Lesakako Beti Gaztek, aldiz, ez du bigarren talderik izanen aurten. Leitzako Aurrerak, bere aldetik, Nafarroako ligatan izandako berregituraketaren ondorioz, Preferenten jokatuko du.

Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Hernani – Beti Gazte, Hernaniko Zubipen, larunbat arratsaldeko 4:30ean.

Nafarroako Preferente mailan

CD Gares – Baztan, larunbat arratsaldeko 5:30ean Garesko Osabidean.

Beti Casedano – Aurrera, igande arratsaldeko 5etan Casedan.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – JD San Jorge, larunbat arratsaldeko 5:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan B – CD Amaya, larunbat arratsaldeko 5:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Doneztebe – Rotxapea CD, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

UDC Txantrea – Baztan, igande eguerdiko 12:00etan Txantrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun