Etxalar, Goizueta eta Leitzako Udalak inpugnatu ditu Nafarroako Gobernuak Herriko Etxean ikurrina paratzeagatik

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 12a

Ikurrina udaletxeetatik kentzeko eskatu die

Nafarroako Ikurren Legearen arabera, eraikin publikoetan herri bakoitzeko bandera, Nafarroakoa, Espainiakoa eta Europakoa baino ezin dira jarri. Foru Poliziaren txostenean oinarrituta inpugnatu ditu hiru Udalak Gobernuak, eta ikurrina Udaletxeetatik kentzeko eskatu die.

Nafarroako Gobernuak Etxalar, Goizueta eta Leitzako Udalen kontra jo du Herriko Etxean ikurrina paratu dutelako, eta administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aitzinean inpugnatu egin ditu. Gisa beran, ikurrina Udaletxeetatik kentzeko eskatu die.

Nafarroako Ikurren Legearen arabera, eraikin publikoetan herri bakoitzeko bandera, Nafarroakoa, Espainiakoa eta Europakoa baino ezin dira jarri. Gobernuak Foru Poliziaren txostenean oinarrituta inpugnatu ditu hiru Udalak, Leitzan abuztuaren 12an eta Etxalarren eta Goizuetan abuztuaren 15ean, Udaletxeetan hiru bandera zeudela erranez: herrikoa, Nafarroakoa eta ikurrina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun