Gazteluko ur-hornidura lanak diruz lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 10a

117.989 euroko inbertsioari 87.760 euroko dirulaguntza emanen diote Iruñetik

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurugiro eta Toki Administrazio Departamentuak 9 milioi euro terdiko inbertsioak onartu ditu azken hilabeteetan, Nafarroako 28 udalerritan azpiegituren hobetze lanak egiteko. Lan horietarako 5.439.524 euroko dirulaguntzak emanen ditu, 2009-2012 Tokiko Inbertsio Planaren barnean.

Eskualdean herri bakarrari ailegatuko zaio dirulaguntza. Hain zuzen, Donamaria-Gazteluko udalak jasoko du, Gazteluko ur-hornidura lanak egiteko. 117.989 euroko inbertsioa egin behar da eta Nafarroako Gobernuak 87.760 euroko dirulaguntza emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun