Abuztuaren 17an hasi zen Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa. Bortz talde ari dira irailaren 28an Donezteben jokatuko den finalerako txartel bila. Arraiozko taldean Eki, Josu eta Urki Etxandi, Mikel Organbide eta Pello Telletxea ari dira; Doneztebe A taldean, Goio Mindegia, Aimar Jabalera, Iñigo Belarra eta Urtzi Juanena; Doneztebe B taldean Gorka Iribarren, Iñaki Maylin, Aitor Arozena eta Eloy Garzia; Iruritako taldean, Pablo Dorregarai, Imanol Casillas, Iker Aleman, Iker Casillas, Unai Aleman eta Xabier Mariezkurrena; Oizko taldean, Ioritz eta Zorion Zelaieta, Aimar Saldias eta Jon Oiartzabal.