Fernando Etxegarai beratarrak, mutiletan, eta Maika Ariztegik, nesketan, lortu zituzten abuztuaren 10ean Larraintzarren Euskal Herriko koxkor biltze txapelketako txapelak.
Mutiletan, Etxegaraik 6 minutu eta 23 segundo behar izan zituen lanak burutzeko. Beratarrarentzat zortzigarren txapela da Euskal Herrikoan, baina 2010. urteaz geroztik ez zuen lortua, 2011 eta 2012an azpitxapeldun izan baizen. Emakumezkoetan, Maika Ariztegik 7 minutu eta 30 segundo behar izan zituen lanak akitu eta Euskal Herriko txapela 13. aldiz irabazteko.
Egun berean Larraintzarren jokatu zen Euskal Herriko Arpana Txapelketa nagusian, Andoni Irigoien eta Guillermo Etxenike baztandarrak laugarren izan ziren.