Larunbateko Sara Korrikarekin abiatuko dira bortz eguneko bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Aitzineko aldietan bezala, ekitaldi andana antolatu ditu aurten ere Besten Komiteak. Sarako Turismo Bulegoa eta Martin GOIKOETXEA

Zikiro-jaterako erreserba telefonoz egin daiteke edo buruilaren 7an Herriko Etxeko Ostatuan erosi

Aurten ere egitarau zabala prestatu du Besten Komiteak herriko besten karietara.
 
LARUNBATA, BURUILAK 7
• 09:00etatik 19:00etara Ball Trap (plater tiroketa) Plaziden bordan.
• 17:00etan Sara Korrika­ 12 kilometroko laster­keta plazatik abiatuta.
• 22:00etan SMOKE DELUXE eta BETAGARRI taldeen kon­tzer­tua.
• 00:00etan KOLOKArekin dan­tzaldia plazan. 
• Gau guztian Iparralde­ko gaiteroak eta txaran­ga karrikak anima­tzen.
 
IGANDEA, BURUILAK 8
• 10:00etan Meza, Urru­ñarrak klikarekin. Itzu­lian itzuli Mariñelak Danborrada gaiteroekin.
• 10:30ean luze partida, Uztaritzeko eta Baigo­rriko taldeen artean.
• 16:30ean ahate jokoa, eta karrikan ibilaldia joal­dunekin eta gaiteroekin.
• 17:30ean herri kirol saioa.
• 19:00etan aperitifa SARAKO KANTARIAK alaitua.
• 22:00etan kantaldia AMAREN ALABAK taldearekin.
• 00:00etan dantzaldia XITOAK-ekin.
• 00:00etan suzko ze­zena.
• TXARANGAITAk karrikak animatuko ditu. 
 
ASTELEHENA, BURUILAK 9
• Goizean, itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 10:30ean luze partida, txapeldun izan diren bi selekzioren artean.
• 13:30ean zikiro jatea, Olhain Ikastolak antolatuta. Erreserbatzeko 05 59 54 27 58 edo 06 73 90 03 52ra deitu. Edo buruilaren 7an 10:30ean Herriko Etxe­ko Ostatuan salgai.
• 16:30ean zaldi ikusga­rria.
• 17:30ean esku huska trinketean. 
• 18:30ean euskal dan­tzak Zazpiak Bat taldearen eskutik.
• 20:00etan aperitifa alaitua trikitilari eta SARANGA taldearekin.
• 22:00etan kantaldia IZARRAK-ekin.
• 23:00etan dantzaldia GAUBELA taldearekin.
 
ASTEARTEA, BURUILAK 10
• Goizean, itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 09:30ean paxaka eta bote luze txapelketa.
• 10:30ean, luze partida­, Spuc taldea eta selekzio baten artean.
• 17:30ean Joko garbi errebotean, Sarako Izarra pilota eskolako gazteeekin.
• 18:15ean Joko Garbi, Hardoytarrak eta Lu­zaz Gazte taldeen artean, errebotean.
• 19:00etan Mutxikoak KUXKUXTU txaran­garekin.
• 20:00etan Idole gaua Gaztetxean.
• 20:30ean aperitifa alaitua trikitilariekin.
• 22:00etan dantzaldia SAMAIN taldearekin.
• Gau guztien KUXKUXTU txarangak karrikak animatuko ditu.
 
ASTEAZKENA, BURUILAK 11
• Goizean, itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin.
• 09:00etan Sarako azien­da lehiaketa.
• 10:30ean haurren jostaketak plazan, euriarekin kiroldegian.
• 10:30ean trinketean, Xoko Txapelketa.
• 17:00etan esku huska partida, Euskal Herriko bestetako Esku Pilota Txapelketaren finala.
• 18:00etan esku huska trinketean, Waltari-Ducassou, Larralde-Etche­toren aurka. 
• Aldi berean, bertsulariak trinketean eta plazan: Eneritz Zabaleta, Odei Barroso eta Xumai Murua. Gai emaiten Karlos Aizpurua. Ondotik zozketa. 
• 19:30ean aperitifa alaitua ETXART AHIZPAK-ekin.
• 22:00etan dantzaldia BIDEKOArekin.
 • 23:30ean su artifizialak. 
 • 00:30ean dantzaldia JOSELU ANAIAK taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun