Festetako azken egunean pilota partidak eta aizkora apustua izanen dira

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Pilota partidak, aizkora apustua eta mus txapelketa Eratsungo festetan hutsik egiten ez duten ekitaldiak dira. Fernando ETXEBERRIA

Tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa ere hondar egunean

Eratsunen ostegun honetan hasiko dituzte Lokariko Amabirjinaren omenez ospatzen dituzten festak. Igandera arte musika, kirola, otordu eta bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute.
 
OSTEGUNA, IRAILAK 5
• 20:00etan festei hasie­ra emateko suziriak.
• 21:00etan Baztan Zopak.
 
OSTIRALA, IRAILAK 6
• 10:00etatik aurrera txistulariak herrian ­barna.
• 11:30ean etxez etxe akordeoilariarekin.
• 18:00etan pilota partidak: alde batetik, lau t’erdian Ioldi eta Cha­ffe, eta bestetik, Ezkurdia-Linzoain, M. Goñi-Eskuderoren aurka. 
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.
 
LARUNBATA, IRAILAK 7
• 10:00etatik aurrera txistulariek herria alaituko dute.
• 11:00etan Mus Txapelketa. Sariak: bikote txapeldunak bildots bana eramanen du, bigarrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarrenak bina txuleta.
• 14:00etan herri bazkaria Banakako abeslariek alaitua.
• 18:00etan Doneztebeko Erreka Dantza Taldearen saioa.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.
 
IGANDEA, IRAILAK 8
• 10:00etatik aurrera txistulariak herrian ­barna.
• Goiz eta arratsaldez umeen parkea puz­garriekin.
• 11:00etan Meza Nagusia Lokariko Amabirjinaren omenez.
• 12:30ean aizkora apustua: Erasun-Saralegi, Rekodo eta Titoren aurka.
• Bidenabarrean, patata tortilla lehiaketa. Irabazlearentzat bi afari.
• Ondoren, sagardo dastaketa.
• 18:00etan pilota partidak: alde batetik, lau t’erdian Zamora eta ­ O. Elizalde eta bestetik, U. Elizalde-Etxa­mendi, Olano-Lamaren kontra.
• Ondoren, dantzaldia MODESTOrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun