Larunbatean gazteen laxoa txapelketako partida jokatuko du etxeko taldeak Arraiozen kontra

TTIPI-TTAPA 2013ko ira. 6a, 17:17

Haurrek lehenbiziko egunean jokoak izanen dituzte eta horrez gain, egunero puzgarrietan ibiltzeko aukera izanen dute. Aizkora apustua igande eguerdian jokatuko da herri bazkaria larunbatarekin eginen

Egunero haurrendako puzgarriak izanen dira

Asteburu honetan Oizek ere hartuko du besten lekukoa eta ostiraletik igandera adin guztietako jendearendako ekitaldiak prestatu dituzte. Udaletik bi ohar jakinarazi dituzte: alde batetik, bestetan egunero izanen direla haurrendako puzga­rriak, eta bertzetik, bes­tetan gerta litezkeen arazoez herria ez dela arduratuko. 
 
ORTZIRALA, IRAILAK 6
• 18:00etan haurrendako jokoak plazan.
• Ondotik, haurrendako eta helduendako txokolatea.
• 20:00etan bestei hasiera emateko altxaferoak. Herriko trikitilariak herrian barna ibiliko dira.
• 21:00etatik aitzinera Zopak Herriko Ostatuan.
• Gauez dantzaldia JOXEANJEL akordeoilariarekin.
 
LARUNBATA, IRAILAK 7
• 10:30ean gazteen laxoa txapelketako partida, Oiz eta Arraioz­ko taldeen artean.
• 14:00etan herri bazkaria, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin eta JOXEANJEL akordeoilariarekin.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AIERRIK taldearekin.
 
IGANDEA, IRAILAK 8
• 11:00etan Meza Nagusia.
• Ondotik luntxa Herriko Ostatuan.
• 13:00etan aizkora apustua: Juan Jose Lopez eta Joseba Otaegi ariko dira.
• 17:00etan mus txapelketa elkartean.
• 17:30etik aitzinera Sunbillako dantzarien saioa.
• 19:30ean herritarren arteko X. Patata ­Tor­tilla lehiaketa. Ondotik, tortilla, xingarra, txistorra eta gazta dastatzeko aukera izanen da.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia BIXENTE akordeoilariarekin.
• Bestei bukaera emateko, kalejira herrian barna eta GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun