Guttiago gelditzen da 2014ko santioetarako

Mattin LARRALDE 2013ko irailaren 6a

Hilario Sukilbide txupinazoa botatzeko prest. Mattin LARRALDE

Hilario Sukilbidek bota du aurtengo txupinazoa

Orain dela hilabete pasa bestetan geunden, eta geroztik alerik ez denez atera, aurtengo bes­tak nola joan diren kon­ta­tuko dugu aldi honetan. Bezperan, haur krosa eta ipuin kontalariaren saioaren ondotik, bes­tei hasiera eman zien suziria piztu zuen Hilario Sukilbidek, alde batetik, urte aunitzez he­rrian duen jantoki fama­tuagatik eta bertzetik, bere ezkontzarekin ia herri guztiak besta egun potolo bat izandu zuelakoz. 
Santio egunean, goizez dantzak izandu ziren­ eta arra­tsaldez patata tortilla lehiaketa egin eta ondotik jendeak dasta­tzeko aukera izan zuen. 
 
Ortziralarekin, hau­rren eguna izandu zen. Goizez puzgarrietan gozatu zuten neska-mutikoek eta bazkal ondotik, magoaren saioa eta serway izandu ziren. Helduak musean aritu ziren. Eskalatzeko rokodromoa goian zegoenez, berendua plazan egin zen.
 
Larunbateko zikiro egunarekin akitu ziren bestak. Lehenik tokan jokatu zuten herritarrek eta gero bazkaldu. Ondotik, jo eta su dantzan aritu ziren eta ho­rrela agurtu zituzten bes­tak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun