Aurten ere, bestak primeran joan dira, modu batera edo bertzera, denek izan baitute ongi pasatzeko aukera.
Arrakasta haundia izan du lehendabiziko aldiz egin den postre lehiaketak, baita urteroko tortilla lehiaketak ere. Tortilla lehiaketan, Marianjel Eulaterena aukeratu zuen epaimahaiak, Elusketa izenarekin aurkeztua. Mortadelo y Filemon izenarekin aurkeztu zen bikoteak prestatutako tortilla bigarren gelditu zen, Eneko Rekarte eta Joseba Telletxearena. Postre lehiaketan, berriz, Anttoni Indarena izan zen goxoena. Jendearen partehartzea ikusita, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu eta lagundu zuten guztiei. Egun honetan, jende andana elkartu zen tortillak dastatzera. Ortziralarekin jokatu zen raketa txapelketako finalean, bertzalde, Iñigo Goñi eta Iker Bereau nagusitu ziren. Joseba Telletxea eta Mikel Goñi azpitxapeldun gelditu ziren.
Bestetik, urtero bezala, aurten ere, zikiro egunean jende aunitz elkartu zen. Eta denek izan zuten ongi pasatzeko aukera, bazkarian, monjen bisitan, dantzan... Giro ederra sortu zen.