Irailaren 9tik 13ra zabalduko dute Agorreta Musika Eskolan izena emateko epe berezia, 11:00etatik 13:00etara. Ikasturte honetan ere, eskaintza zabala izanen da. Musika eta mugimendua 6 urteko umeentzat, eta 7 urtetik aitzinera, adinaren arabera, Musika Hizkuntza, instrumentua, Haur abesbatza, instrumentu taldea... 12 urtetik aitzinera eta helduentzat musika-tresna solfeorik gabe ikasteko aukera ere izanen da. Akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua dira aukerako instrumentuak.