Uztailaren 26an Aralarren izan ziren Arkupeak elkarteko 235 bazkide, San Joakin eta Santa Ana atautxi-amatxien zaindariaren eguna ospatzeko. Meza entzun, eta Gorraizen bazkaldu zuten. Uztailaren 31n, berriz, Arantzazun izan ziren 267 bazkide, Ama Birjinaren bederatziurrenaren harira. Gero, Azpeitiko Kirurin bazkaldu zuten.