Ordezkarien bilera

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Abuztuaren 27an or­dez­karien batzordeak bi­lera­ egin zuen Arkupeak­-en egoitzan. Lehen­da­ka­­riak­ zortzigarren boletinean bildu diren hainbat gai azaldu zituen. Jardue­ren artean, erran, Bazkidearen Eguna urria­ren 17an eginen dela. 
 
Urtea bukatu aitzinetik bidaia gehiago egiteko aukera ere izanen da. Urriaren 31n Lodosara joanen dira, baina aurten­, Lizarrako azokara joan ordez, San Pedro eliza, San Migel edo zubi ospe­tsua bisitatuko dituzte. Tenerifera azaroaren 4tik 11ra joanen dira eta itsa­soa zeharkatuz, azaroaren 10etik 22ra Machu Picchura joanen dira. Honen inguruan, or­tzira­lean, hilak 6, bilera eginen da Arkupeak-en egoitzan, 18:00­etan. 
 
Bestalde, ikastaro eta hitzaldien berri ere ageri da boletinean, eta Aina­ra podologoa lanean ari dela aipatzen da. Egube­rrietako loteria ere banatu zaie ordezkariei eta nahi duenak beraiekin jarri beharko du harremanetan. 
 
Boletina osatzeko, pentsionista eta erretiratuei krisiak nola eragiten dien azaltzen duen artikulu bat bildu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun