Sasoiko segitzen dute Arkupeak elkartean, eta uda honetan Santiago-bidea egiten hasi dira. Abuztuaren 21ean, 28 bazkide Orreaga aldera joan ziren, eta handik Zubiri alderako bidea egin zuten. Abuztuaren 28an, berriz, Zubiritik Iruñerako zatia egin zuten. Hilabete honetan bertze bi etapa eginen dituzte. Ortzegun honetan, irailak 5, horietako bat eta hurrengoa irailaren 24an. Urriaren 11n eta 23an bertze bi saio eginen dituzte eta maiatz aldera sei etapa jarraian egitea aurreikusia dute.