Añeriko lorategia berreskuratzeko lanak aurten akituko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 6a

Añeriko Lorategian egiten ari diren lanak aurten akituko direla aurrikusi dute, hura erre­kuperatu eta Bertizko Natur Parkeko bisitariek erabili eta goza ahal dezaten dato­rren urtetik aitzinera. Horretarako, 2013an gaizki osatutako edota gaixo dauden zuhai­tzak mozten segituko dute, bideak muga­tzen, lurreko eskailerak konpontzen, eta heskaiak inausten.
 
Bertizko Parkeko erabilera publikoari dagokionez, berrikuntza gisa, ingurumen-boluntariotzaren kontzeptua sartu nahi da eta, horretarako, izan daitezkeen jardueren proposamen bat eta boluntarioen prestakun­tza landuko da. Ber­tzalde, Bertizko Natur Parkeak gidatutako ibilbide-zerbitzuen eskaintza handituko du Lorategi Botanikoaren eta Baso Mintegiaren arteko ibilbide berria abian jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun