Maite Iturre Baztango zinegotziak Udalbiltza ordezkatuko du Diadan

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 6a

Irailaren 11n katalanek euren egun nazionala ospatuko dute, eta ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak ordurako Kataluniaren independentziaren aldeko giza katea antolatua du

Irailaren 11n katalanek euren egun nazionala ospatuko dute, eta ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak ordurako Kataluniaren independentziaren aldeko giza katea antolatua du. Udalbiltzak babesa emateko han izanen dela iragarri du eta ordezkaritzaren buru Maite Iturre Udalbiltzako Nazioarteko arduraduna izanen da, Baztango zinegotzia.

Irailaren 11n katalanek euren egun nazionala ospatuko dute, Diada Eguna, eta ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak ordurako Kataluniaren independentziaren aldeko giza katea antolatua du. Udalbiltzak ekimen horri babesa emanen diola iragarri du, eta erakundea ordezkatzen Maite Iturre Udalbiltzako Nazioarteko arduraduna izanen da, Baztango zinegotzia.

Udalbiltzatik jakinarazi dutenez, ANCrekin eta independentziaren aldeko udalen elkarte AMIrekin harremanetan daude, eta haiek gonbidatu dituzte Diadara. Irailaren 10ean Kataluniara joanen dira, eta Vic-en eginen den ekitaldi batean parte hartuko dute, alkateak gonbidatuta. Hain zuzen, AMI elkarteko lehendakaria da Vic-eko alkatea: Josep Maria Vila d'Abadal.

Irailaren 11n, berriz, Diadaren egunean, Kataluniaren independentziaren aldeko giza katean parte hartuko du Udalbiltzak, Bartzelonan, erdi-erdian, zehazki, Gracia Paseoan. Eta irailaren 12an bi bilera izanen dituzte: ANCrekin Bartzelonan eta AMIrekin Vic-en. Azken horretan, AMIko presidenteaz gain, Arenys de Munt-eko alkatea ere egonen omen da. Arenys de Munt-en hasi ziren independentziaren aldeko herri erreferendumak egiten, 2009an.

Urriaren 21 eta 22an, berriz, Kurdistanera joanen omen dira, bake prozesuetan udalek duten paperari buruzko konferentzia batean parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun