Aurten ere egitarau zabala prestatu du Sarako Besten Komiteak herriko besten karietara. Larunbatean hasi eta asteazkenera arte hainbat ekitaldi izanen dituzte saratarrek eta hurbiltzen direnek:
Larunbata, buruilak 7
09:00etatik 19:00etara Ball Trap (plater tiroketa) eginen da Plaziden bordan. 17:00etan Sara Korrika hasiko da, 12 kilometroko lasterketa plazatik abiatuta. 22:00etan SMOKE DELUXE eta BETAGARRI taldeen kontzertua izanen da eta 00:00etan KOLOKArekin dantzaldia plazan. Gau guztian Iparraldeko gaiteroak eta txaranga karrikak animatzen ariko dira.
Igandea, buruilak 8
10:00etan Meza izanen da, Urruñarrak klikarekin. Itzulian itzuli Mariñelak Danborrada gaiteroekin. 10:30ean luze partida jokatuko dute Uztaritzeko eta Baigorriko taldeek. 16:30ean ahate jokoa izanen da, eta karrikan ibilaldia joaldunekin eta gaiteroekin. 17:30ean herri kirol saioa izanen da eta 19:00etan aperitifa SARAKO KANTARIAK alaitua. 22:00etan kantaldia izanen da AMAREN ALABAK taldearekin. 00:00etan dantzaldia izanen da XITOAK-ekin eta ordu berean suzko zezena ere aterako da. TXARANGAITAk karrikak animatuko ditu.
Astelehena, buruilak 9
Goizean, itzulian itzuli izanen da gaitero eta txistulariekin. 10:30ean luze partida jokatuko dute txapeldun izan diren bi selekziok 13:30ean zikiro jatea eginein dute, Olhain Ikastolak antolatuta. Erreserbatzeko 05 59 54 27 58 edo 06 73 90 03 52ra deitu. Edo buruilaren 7an 10:30ean Herriko Etxeko Ostatuan salgai. 16:30ean zaldi ikusgarria eginen da eta 17:30ean esku huska trinketean. 18:30ean euskal dantzak ikusteko aukera izanen da Zazpiak Bat taldearen eskutik. 20:00etan aperitifa alaitua izanen da trikitilari eta SARANGA taldearekin. 22:00etan kantaldia izanen da IZARRAK-ekin eta 23:00etan dantzaldia GAUBELA taldearekin.
Asteartea, buruilak 10
Goizean, itzulian itzuli gaitero eta txistulariekin. 09:30ean paxaka eta bote luze txapelketa jokatuko da eta 10:30ean, luze partida, Spuc taldea eta selekzio baten artean. 17:30ean Joko garbi izanen da ikusgai errebotean, Sarako Izarra pilota eskolako gazteeekin eta 18:15ean ere bai, Hardoytarrak eta Luzaz Gazte taldeen artean. 19:00etan Mutxikoak izanen dira KUXKUXTU txarangarekin. 20:00etan Idole gaua antolatu dute Gaztetxean. 20:30ean aperitifa alaitua izanen da trikitilariekin. 22:00etan dantzaldia SAMAIN taldearekin eta horrez gain, gau guztian KUXKUXTU txarangak karrikak animatuko ditu.
Asteazkena, buruilak 11
Goizean, itzulian itzuli ibiliko dira gaitero eta txistulariak. 09:00etan Sarako azienda lehiaketari hasiera emanen zaio. 10:30ean haurren jostaketak izanen dira plazan eta euriarekin kiroldegian. 10:30ean trinketean, Xoko Txapelketa jokatuko da eta 17:00etan esku huska partida, Euskal Herriko bestetako Esku Pilota Txapelketaren finala. 18:00etan ere esku huska ariko dira trinketean, Waltari-Ducassou, Larralde-Etchetoren aurka. Aldi berean, bertsulariak trinketean eta plazan egonen dira: Eneritz Zabaleta, Odei Barroso eta Xumai Murua. Gai emaiten Karlos Aizpurua ariko da. Ondotik zozketa eginen da. 19:30ean aperitifa alaitua eginen da ETXART AHIZPAK-ekin. 22:00etan dantzaldia izanen da BIDEKOArekin eta 23:30ean su artifizialak ikusteko aukera izanen da. Bestak bukatzeko, 00:30ean dantzaldia izanen da JOSELU ANAIAK taldearekin.