1.334 lagunek lan bila segitzen dute eskualdean

Langabezia jautsi arren, langabezia-prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua goraka doa hilabetetik bilabetera

Ekainean baino 22 lagun guttiago izanik ere, %46ak ez du inolako langabezia-prestaziorik kobratzen gaur egun

Azkeneko zazpi hilabeteotako joera segituz, beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean abuztuan. Hilabete hondarrean 1.334 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, ekainean baino 22 guttiago. Beraz, %.1,62 jautsi da langabetu kopurua, Nafarroa osoko datuei erreparatuz, kopuruak murriztu egin dira. Hala ere, portzentajean, inolako langabezia-prestaziorik kobratzen ez dutenen kopurua goraka doa hilabetetik hilabetera.

Azkeneko zazpi hilabeteotako joera segituz, beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean abuztuan. Hilabete hondarrean 1.334 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, ekainean baino 22 guttiago. Beraz, %.1,62 jautsi da langabetu kopurua, Nafarroa osoko datuei erreparatuz, kopuruak murriztu egin dira.

Langabezi-prestaziorik kobratzen ez dutenen portzentajea ere igo egin da. Joan den otsailean, adibidez, langabeen %41,66k ez zuen deus kobratzen, eta abuztuan, berriz, langabeen %45,65 ziren deus kobratzen ez zutenak. Ondoko koadroaren gainean klikatuz gero, herriz herri lanik gabe daudenak zenbat diren ageri da eta horietatik zenbat diren langabezi-prestazioa kobratzen dutenak eta zenbatek ez duten deus kobratzen.

 

Adin tarteak eta arloak

Adin tarteei erreparatuz, 25 urtetik beheitiko 102 gizonezko dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emana dutenak apirilean, eta 40 emakumezko. 25 urtetik gorako gizonezkoak 666 dira eta 586 emakumezkoak.

Arloei erreparatuz, nekazaritzan 31 langabe daude, industrian 258, eraikuntzan 173 langabe eta zerbitzuen arloak segitzen du kopuru altuenarekin, 813 langaberekin, hain zuzen. Lehendik lanik ez zutenak 59 dira.

 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun