Diana Iniestaren artelan-erakusketa Bertizen

ttipi-ttapa 2013ko irailaren 5a

Erakusketa egunero dago irekita, goiz.arratsaldez

'Esan ez denaren presentzia' izenburupean, monotipoak eta pintura lanak ikusgai azaroaren 3a bitarte

Jatorriz kataluniarra eta azkeneko urteotan Erratzun bizi den Diana Iniestak, bere azken lanen erakusketa zabaldu du irailaren 3an Bertizko Natur Parkean. Ordutegia: 10:30 - 13:30 eta 16:00 - 18:00. Olio-pinturak, eskulturak eta monotipoak osatzen dute 'Esan ez denaren presentzia' izeneko erakusketa. 

Jatorriz kataluniarra eta azkeneko urteotan Erratzun bizi den Diana Iniestak, bere azken lanen erakusketa zabaldu du irailaren 3an Bertizko Natur Parkean. Ordutegia: 10:30 - 13:30 eta 16:00 - 18:00. Olio-pinturak, eskulturak eta monotipoak osatzen dute 'Esan ez denaren presentzia' izeneko erakusketa, «Baztanen bizitzen daramazkidan zazpi urte hauen emaitza» dela dio artista kataluniarrak. Gustora sentitzen du bere burua Baztanen. «Naturarekin kontaktuan egoteko premia dut» dio Dianak. «Orain badakit Baztanera isiltasun eta lasaitasun bila etorri nintzela, eta horrek bakea eman dit zinez garrantzitsua den horretaz hitzegiteko, sentitu bai baina esaten ez dugun horretaz aritzeko, eta hori dena pinturaren bitartez».

Bartzelona, New York eta Erratzu artean dabil azken aldiotan Diana Iniesta. Laster New Yorkera joatekotan omen dabil eta Bartzelonan ere bakarkako erakusketa bat prestatzen ari omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun